
Bazenekien…..
…. Euskararen
Eguna guztiz lotuta dagoela Xabierko Frantzisko deunarekin? 1552ko
abenduaren 3an hil zen Frantzisko, eta kondairak dioenez, hil aurreko azken
hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.
…. 1949. urtean ezarri zuela Eusko Ikaskuntzak Euskararen
Nazioarteko Eguna? 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik,
Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zuten. Euskararen
Nazioarteko Egunaren lehenengo edizioaren dokumentu batekin topo egin dugu
Sarean.
.…
Euskararen Egunak hainbat izen izan dituela? Lehendabiziko edizioan
“Eskuararen Eguna” erabili zen eta ondorengo urteetan “Euzkararen eguna”
edo “Euzkara Eguna” bezala ikusi izan dugu. Egun Euskararen Eguna edo
Euskararen Nazioarteko Eguna erabiltzen dira.
…. Euskal
Herrian ez ezik, munduko beste hainbat txokotan ere ospatzen dela
Euskararen Nazioarteko Eguna? Jakin badakigu Mexikon, Bartzelonan,
Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen dela
abenduaren 3an.
Iturria:
EUSKALDUNOK EUSKARAZ