Kaixo
familia!
Ba al dakizu
irakasle bat gaixotzen denean, hainbat egunetan ez dela ordezkatzen? Erkidegoan
guztira 44.000 lanegun ordezkatu gabe geratzen dira ikasturtero.
ORDEZKAPENAK LEHEN EGUNETIK!
Ba al dakizu
behin behineko langileen kopurua altua dela eta urtez urte klaustroek aldaketa
handiak izaten dituztela?
BEHIN-BEHINEKOTASUNA GUTXITU!
Ba al dakizu
gela bakoitzean gero eta ikasle gehiago dagoela eta jarraipen pertsonala egitea
gero eta zailagoa dela? 2008tik gaurdaino 39.000 ikasle gehiago daude hezkuntza
publikoan eta irakasle kopurua ez da maila berean igo.
RATIOAK GUTXITU, PLANTILLAK HANDITU!
Ba al dakizu
Heziketa Bereziko ikasleek dagozkien baliabideak baino gutxiago jasotzen
dituztela?
IKASLE GUZTIEN DUINTASUNA BERMATU!
Ba al dakizu
eskolako sukalde eta garbiketa azpikontraten bidez kudeatzen dela gero eta
gehiago? Eta langile propioek gero eta baldintza okerragoetan egiten dutela
lan?
PREKARIETATERIK EZ!
Ba al dakizu
hezkuntzarako aurrekontua 2009an baino 162.000.000 € gutxiago bideratzen dela
eta aldiz bankuen erreskatea ordaintzeko zor publikora ia 1.000.000.000 €
gehiago?
HEZKUNTZAN INBERTSIOA HANDITU!
Ba al dakizu
Heziberri bitartez LOMCE guztia aplikatzen ari dela administrazioa?
Lezamako
eskolako langileok, Euskal Herriko Eskubideen Karta Sozialean jasoa dagoen
hezkuntza ikuspegiarekin bat egiten dugu: “Pertsona guztiek hezkuntza publiko,
euskaldun, plural, laiko eta doakoa eskuratzeko eskubidea dute, aniztasuna
integratuko duena eta berdinzalea izango dena generoaren ikuspuntutik eta
ikuspegi kritikoa sustatuko duena. Hezkuntza sistema propioa izango da eta
euskal curriculum deritzana garatuko duena aldarrikatzen dugu”.
Hau dela
eta, datorren azaroaren 23an (Hezkuntza
Bereziko hezitzaileak), azaroaren 30an
(irakasleak) eta abenduaren 12an (denok
batera) hiru greba egun egingo ditugu.
Greba egun
horiek indartzeko asmoz, azaroaren 22an
(asteazkena), azaroaren 29an (asteazkena)
eta abenduaren 11an (astelehena) arratsaldeko 16:00etan konzentrazioak
egingo ditugu Lezamako plazan. Zuek
ere gonbidatzen zaituztegu gurekin batera aldarrikapen hauek defendatzen.
Kalitatezko Hezkuntza publiko baten
alde borrokatzeko guztion indarra behar dugu!
LEZAMAKO
ESKOLAKO IRAKASLEAK
“Aldarrikapen
guzti hauek irakasleei bakarrik ez dagozkienez gure elkartasuna eskatzera
datozkigu. Beraz egin dezagun eurekin bat egun hartako egingo dituzten
kaleataratzetan parte hartuz.
Anima zaitezte”
LEZAMAKO
ESKOLAKO IGE
“EHIGE-k urteak daramatza murrizketa hauek
salatzen (ordezkapenak, ratioak, material kurrikularrak, familien
parte-hartzea, eta abar). Ez dago Euskal Eskola Publikoa sistemaren ardatz
egituratzaile eta bateratzailea izatearen aldeko apusturik Eusko Jaurlaritzaren
aldetik. Eskola publikoaren beharrak asetu gabe, itunpeko sarera desbideratzen
dira urtero inbertsioak. Bestalde, LOMCE aplikatzen jarraitzen du Eusko
Jaurlaritzak, gure hezkuntza sistemaren beharrei erantzuten ez dien legea eta
sistemaren pribatizazioa areagotzen ari dena."
EHIGE (Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartea)