Hemen EHIGE GURASO ELKARTEAren azalpena:
“Makina bat
taupada” da Euskal Eskola Publikoaren 28. Jaiaren leloa. Irudia sortzeko,
Errenteriko ezaugarri propioak bilatzen hasi ginen eta Errenteriak herri bezala
historian izan duen ezaugarri nabarmenena industria izan dela kontsideratu
dugu. Izan ere XX. mende hasieran herriak zituen lantegi eta langile
kopuruagatik “Manchester txikia” deitzen zitzaion. Estatutik familia asko
etorri ziren lan bila eta herria eraldatu zen. Gaur egun mantentzen dituen
ezaugarri asko horren ondorio dira.
Industria
hori irudikatzeko engranajea aukeratu dugu, ohiko elementua eta erraz
identifikatzen dena delako. Eskolako komunitatea osatzen dugunok izango
ginateke engranajeak, elkarrekin lanean aritu behar dugunok. Batek huts egiten
badu makina ez dabil.
Eta irudi
horri lotuta sortu ze leloa: “Makina bat taupada”. Makina, alde batetik, asko
garelako Euskal Eskola Publikoan ari garenak, eta bestetik, engranaje horiek
elkartasuna, bizikidetza eta inklusibitatea irudikatu nahi dutelako, denon
artean makina handi bat osatuaz. (EHIGE GURASOEN ELKARTEA)
https://www.euskaleskolapublikoarenjaia.eus/eu/
