2016(e)ko otsailaren 5(a), ostirala

TXORIERRIKO INSTITUTUA

DERIOKO INSTITUTUA

Joan den urtarrilaren 25ean, Txorierriko AMPAk (Larrabetzu, Zamudio, Derio, Sondika eta Lezama) eta Txorierriko Institutuaren arteko bilera bat izan genuen.

Dakizuenez, bilera hau gure eskolak eskatua izan zen, institutuko handitze lanak, Hauspoa proiektua eta datorren urtetik aurrerako institutuko jantoki zerbitzuaren gaineko informazioa argitu eta gehitzeko asmoz.

Institutuko handitze lanak datorren urteko udan hastea aurreikusita dago, eta 2018ko gabonetan amaitzea. Beraz, aurreikusitako iraupena urte eta erdikoa da, eta datorren 2016-2017 ikasturtean ez litzateke obrarik egongo.

Aurrekoetan aipatu dizuegun legez, espazio falta arazo bat da hainbat aspektutan, jantoki zerbitzua barne.

Dena den, zentroko Zuzendaritzatik ziurtatu digute, zerbitzu hau mantendu nahi dutela.

Datorren ikasturtetik aurrera, zerbitzu honen egoera bi hauetako bat izan daiteke:

1.   Orain arteko zerbitzu berberarekin jarraitzea, ordutegi zatituarekin. Orain, bazkaltzeko hiru txanda daude eta beharrezkoa baldin bada, laugarren txanda bat ere jartzea posible dela uste dute.

2.   Institutuan Hauspoa proiektuak aurrera egiten badu:

a.   Ikaste ordutegia jarraitua izango da, 8:30tatik 14:30tara.
b.   14:30etan, jardueretan parte hartzen ez duten umeak etxera joango dira, jantoki eskubiderik gabe.
c.   Jarduerak 15:15etatik 17:00tara izango dira (bi txandetan) eta izan daitezke:
                    i.   Astearte eta ostegunetan mintegiek antolatutakoak.
                   ii.   Astelehen eta ostegunetan: Klubak, tailerrak, hizkuntzak etb. nagusiki Institutuko guraso elkarteak antolatuta.
                  iii.   Lehenengoak dohainik izango dira eta bigarrenak oraindik zehaztu gabeko kostua daukate.
                  iv.   Umeak, gainbegiraturik, etxerako lanak edo talde lanak egiten ere gelditu litezke.
          v.   Proiektuaren aurkezpen dokumentuan, jardueren iraupena sei hilekoa, urtekoa edo lau hilekoa izan daitekeela aipatzen da. Jardueren iraupenarekin jantoki zerbitzuari egonkortasun bat ematen saiatuko lirateke, jantoki zerbitzua izatea hauetan parte hartzearen araberakoa izango da eta.

d.   Jardueretan parte hartzea librea izango litzateke, jantokiak plaza kopurua mugatzen duelarik (hasiera baten jantoki txanda bat aurreikusita dago, gehienez txanda bi, hau da, gutxi gora behera 300 ume). 
e.   Jantoki zerbitzua astelehenetik ostegunera izango litzateke.
f.    Ikasleek 2 eguneko jardueran parte hartzen badute, egun bi horietan jantoki zerbitzu eskubidea izango dute.
g.   Astean lau egunetako jardueretan parte hartzen badute, lau eguneko jantoki zerbitzuaren eskubidea izango dute.
h.   Ikasleek astean egun bakar bateko jardueran parte hartzen badute, ez dute jantoki zerbitzurik izango. Jateko egokitutako gela batetan bazkaldu beharko lukete.
i.    Ikasleek astean 3 egunetan jardueretan parte hartzen badute, hiru egunetik baten, jateko egokitutako gela batetan bazkaldu beharko lukete.

Arratsaldeko jardueren ondoren, etxera buelta honela izan daiteke:

a.   Gurasoak umeen bila joan litezkeen.
b.   Umeak garraio publikoan bueltatuko lirateke haien etxera.
c.   17:00tan autobusak erabiltzeko aukera begiratzen ari dira, autobus bakoitzeko urteko kostua 9.000€koa izango litzatekelarik. Ez dakigu zein izango zen gurasoak ordaindu beharreko diru kopurua, institutuak, inplikatutako udalak eta institutuko AMPAk kostuaren zati bat ordaintzearen aukera ikertzen ari direlako. Autobus honek ez lituzke Eusko Jaurlaritzaren garraioak dituen geraleku berdinak izango. Umeak gure kasuan adibidez, Udaletxeko plazan utziko lituzke, non bizi diren kontutan hartu gabe.

Dena den, aipatu beharrekoa da institutuan Hauspoa Proiektuaren aurkezpena hasierako fase batean dagoela (institutuko AMPAn aurkezpena, Klaustroa, iradokizunak jasotzea, etb.), beraz, helarazi dizuegun informazioa aldatu liteke behin betiko aurkezpena egiterakoan.

Guretzat jantoki zerbitzua hain garrantzitsua izatearen arrazoiak jakinarazten saiatu gara institutuko zuzendaritza taldeari, batez ere DBHko 1. eta 2. mailako umeentzat (familia eta lan bizitza bateragarri egitea, bizikidetza, gure ustez oraindik ez dagozkien ardurak haien gain hartzeko gazteegiak direla, etb.)

Azkenik, Hauspoa Proiektuak aurrera egiten ez badu, obrak askatasun handiagorekin burutu ahal izateko, hauek hastean, institutuaren ustez, Eusko Jaurlaritzak ordutegi jarraitua inposatu dezakeela jakinarazten dizuegu. Hau horrela balitz, ez dakigu epe horretan, zein egoeratan geldituko litzatekeen jantoki zerbitzua.

Informatuta mantenduko zaituztegu.