AKTIBATU PROGRAMA
Dakizuenez aurten gure eskolak parte hartu du
Aktibatu programan. Bizkaiko Foru Aldundiaren
eta Global Action Plan (‘Ekintza Plan Orokorra’, nazioarteko
ingurumen-elkartea) bultzatutako Programa honek
ikastetxeek ingurumenean duten inpaktua ulertzen, ikertzen eta murrizten
lagundu, eta ikastetxeak xahutzen duen energia kantitatea murriztea izan ditu
helburu.
Ikastetxean egindako aldaketa txikiek urrats
handiak ekartzen dituztela pentsatuz, ikaslez osatutako ekintza-taldeak eratu
ditugu eta kanpaina arrakastatsu bat aurrera eraman dugu. Eskolako energia kontsumoa
murriztu dugu eta Energia moduluan parte hartu duten eskolen arteko
1. Saria lortu dugu.
Honen inguruko informazio gehiago ondoko
dokumentuetan daukazue: