ESKOLAKO SOLOA
Duela gutxi gure eskolak solo bat jarri du martxan eskolako
ondoko landan. Hastapena besterik ez da eta hurrengo urtetan joango gara forma
emoten eta akatsetatik ikasiz,
denon artean gauzatzen.
Momentuz lur sail bat eta ilusioak besterik ez dugu.
Barazkiekin batera gauza asko landatu gura dugu: naturatik zuzen ikasteko
aukera izatea, ingurumenekiko errespetua, elkarlana, …
Jarduera honetan denak gara baliagarriak eta
ezinbestekoak: gurasoak, ikasle eta irakasleak. Ortuak esparru zabalik izan
nahi du eta zabalik dago zuen ideiak eta ekarpenak jasotzeko. Horren zain
gelditzen gara.